Nahi duzuna…

 Gurea ez da turismo masiboa. Gure bisitariek lasaitasuna nahi dute, inguru garbia eta jatorra. Kulturak erakartzen ditu, eta gastronomiak, edota ingurune natural batean kirola egiteko grinak...

Edonola ere, Plazaolak turismo-eskaintza zabala dauka.

Gure artisauek lehen mailako produktuak egiten dituzte: gaztak, mamia, esnekiak, sagardoa, txerrikiak eta behikiak, pateak, artisau-ogia, pastelak, eztia, taloa… Baina larrua, koadernaketa, egurra, forja, etab. ere lantzen dituzte, eta gure saltoki ugariek bizitzaz eta jardueraz betetzen dituzte bailarak.

Tabernak dira elkartzeko guneak. Ez da zaila euskal kirolen pertsonaia ezagunak bertan aurkitzea. Abegi ona, kalitatezko pintxoak eta giro bikaina bermatuta daude beti.

Ikustearekin nahikoa ez duten horietako bat bazara, eta parte hartu nahi baduzu eta turismo aktiboa praktikatu, Plazaolak hainbat jarduera eskaintzen dizkizu: zaldian ibiltzea, leizeak bisitatzea, museoak, abentura-kirola eta jarduerak inguru naturaletan, eta noski, gure natur bidea ere bai… Horrez gain, zure kabuz antolatzea nahiago duzun horietako bat bazara, gustu guztietarako ibilbideez osatutako aukera bat prestatu dugu.