"Angel Beunzaren lanari esker antzina egurrez egindako esku tresnak ikusi ditzakegu gaur egun. Landa eremuko tresnak denak eta langitza ezberdinekin lotuak: "abatza", gazta eta mamia egiteko; "oporra", talozopak hartzeko katilua; "segapotoa", igitaia zorrozteko harria gordetzekoa; "azpile", ogia edo taloak oretzekoa; "kaikua", hemengo artzaien tresna, artelan bikaina. Ez du beti gai bera erabiliko; "kaikua", "abatza" eta "oporra" urkia eta altzarekin eginen ditu. "Pitxarrak", "almaitzeak", "gatzontziak", "azpilak" "topinak" eta "potaxak" gaztaina, geriza eta intxaurrondoarekin eginen ditu. "Goilareak" gaztainarekin eta gereziondoarekin; eta "saltserak" eta "gaztakutxak" gaztainarekin.
Aurrez, telefonoz.
Artisautza herrikoia, kaikuak, pitxarrak, gatzontziak, erretiluak, intxaur kraskagailuak…
Egurra