Familia-enpresa izan da sortzez, orain Eraldaketarako nekazaritza-sozietatea (E.N.S.); 500 burutik gorako artaldea, ardi latxa. Betidanik ekoiztu dute esnea, 60 hamarkadan mamia egiteko tradizioa jarduera komertzial bihurtu zuten. Arrakastaz bihurtu ere, urte gutxiren buruan salmentarako prestatu baitzuten. Idiazabal izendapeneko ardi gazta egin eta saltzen dute: gazta, mamia, \"gaztazaharra\"(gazta zahartua) eta gaztanbera. Ferietara joaten dira.
Astelehenetik larunbatera 9,00etatik 15,00etara.
Artisau tradizio hutsa. Aukera zabala eskaintzen dugu gure produktuetan, dastaketa ondoren.
Idiazabal jatorrizko izendapeneko gazta, mamia, gaztazaharra eta gaztanbera.
Lekunberritik datorren errepidetik sartuz, lehenengo etxea da.
Elbarrientzako sarbidea gaztandegian eta dendan.
Egunero bisita gidatuak egiten ditugu, aldez aurretik ordua hartuz.
Gazta, mamia, gaztazaharra eta gaztanbera.