Zerrendara itzuli

Lekunberri

Lekunberri

Mapa
Ezaugarriak
Eskaintzak

Herriaren irteeran, Azpirotz mendaterantz hartuta, Pilarreko Ama Birjina baseliza dago. Egun bereko bestan, urriak 12an hain zuzen ere, ospatzen dira Lekunberrin herriko bestak

Sakonune bateko hego-ekialdeko mutur batean, A-15 autobiaren behealdean eta N-130 errepideak IMtik HEra zeharkatuta Larraungo eskualde buru den Lekunberri dago, 1995az geroztik udal independentea. Herriak 1486 biztanle ditu. Azpieskualdeko gunea da, baita merkataritza, industria eta zerbitzu arloetako gunea ere. Udarako ohiko lekua da. Komunikazio zentro estrategikoa ere bada.

Alde zaharra, Pe-aren magalean eta Arrakieta ubidearen ertzean, errepidearen bi aldeetara handitu zen hego-ekialderantz. Herriaren mutur batean, Etxarrirako errepidean, garai bateko Plazaola trenaren geltokia dago, gaur egun Turismo Bulego(artisautza erakusketa eta denda barruan daukala) eta Plazaolako Partzuergo Turistikoaren egoitza bihurtuta. Garai bateko biltegietan, geltokiari itsatsita dagoen eraikina, zonaldeko artisauen erakusketa antolatu da, eta, gainera, Plazaola zonaldeko turismo, kultur, gastronomi eta folklore baliabideak jasotzen dituen diaporama ikus daiteke.

Alde zaharrak, eraikuntza berriek eta errepide aldera egin diren handitzeak zertxobait desitxuratuta badago ere, eraikin interesgarriak ditu, besteak beste: San Joan Bautista eliza, XIV. mendekoa, gotikoa, eta zenbait aztarna erromaniko dituena, baita XIII. mendeko bataiarria eta XVI eta XVII. mendeetako erretaula barroko eta errenazentista interesgarriak ere.

Inguruan eta Arrakieta aldera eginez, etxalderik ederrena topatuko dugu, bazter zoragarriak osatuz. Etxeak handi eta ederrak dira, bereiziak, oro har bi isurikoak, nahiz eta laukoak ere badauden, eta askok herriko biztanleei aitoren seme izaera ematen zieten armarriak dituzte aurrealdean. Bailaran dauden beste etxeen tipologia berdinekoak dira eta gehienak XVIII eta XIX. mendekoak badira ere, bada lehenagokoa denik ere: Alkatanea, XVI. mendeko gotiko-berantiarra.

Eraikin interesgarria, modernoa baina, Aiestaran hotela da, estiloz neoerregionalista, 1932an Victor Eusak eraikia. Eraikinean silarria, adreilua eta zura tartekatzen dira. Errepidearen alde batean, halaber, Klaratarren komentua dago, 1888an eraikia Juanmarti-enatarren babespean.